Hitzaldia familiei, hezkuntza alorreko profesionalei eta orohar gaian interesa duen orori zuzenduta dago. Berton Nerea Mendizabalek Komunikazio Ez Bortitza, KEB, ereduaren funtsezko elementuak aurkeztuko ditu, norberak bere bururarekin eta besteekin nahi duen komunikazioa lortzeko, eta benetako adierazpenak eta entzute enpatikoa baliatuta guztion beharrak betetzea errazteko.
“Begirunezko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa: Nolako harremanak izan nahi ditugu?” hausnarketatik abiatuta, ohikoak zaizkigun jarrerak helburu hauetara eramaten gaituzten edo ez aztertuko du eta, ez bada horrela, norberaren inguruko pertonengandik hurbil egoten eta garrantzitsua zaiguna lortzeko baliabideak aurkeztuko dira.
Nerea Mendizabal pertsonen arteko harremanetan bideratzailea da, “eraldaketa soziala aldaketa pertsonalarekin hasten delako”. Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea (Non violent Comunication zentroak ziurtatuta), gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogoian lizentziatua da baita ere. Berari buruz gehiago jakiteko web gune hau kontsulta daiteke.