ARGAZKI KRONIKA

Esprintean irabazi du Iker Diazek Aiarako Birako hirugarren etapa, Laudion

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 19a, 18:14

197 txirrindularik hartu dute parte Laudioko lasterketan, Aiarako Biraren baitan. Bihar izango da hurrengo etapa Okondon. 

16:00etan hasi da lehia, Laudioko Aldai plazatik. 30 talde ari dira orotara parte hartzen Aiarako Biran. Laudioar Txirrindulari Elkarteko kideak arduratu dira gaurko etapaz, eta harrera eta bilakaera itzela izan du probak, azpimarratu dutenez. Zazpi itzuli eman behar izan dizkiote Laudioko udalerriari, 49 kilometroko ibilbidea osatuz. Luis Mari Lopez Laudioar Txirrindulari Elkarteko lehendakari oiha omendu dute hasiera ekitaldian.

"Oso proba bizkorra eta bizia izan da, batazbeste 42 kilometro orduko abiaduran joan dira". Lasterketa lehiatua izan da: lehenbiziko bi itzulietan 3-4 laguneko taldea bereizi da tropeletik, baina azkeneko biran harrapatu egin dituzte, eta esprintean erabaki da norgehiagoka. 15-20 segunduko tartea atera diete azken unera arte pelotoiari. Helmugatik 3 kilometro ingurura hartu ditu pelotoiak, eta indarrezko esprintean erabaki da podiuma". Iñigo Gonzalez Laudioko etapako arduradunaren esanetan, nahiko erraz irabazi du Iker Diazek, Lobos taldeko kideak. 

"Garrantzia handia hartu duen proba da Aiarako Bira. Talde askok egin dute eskaera. Espainiako Estatuko 13 autonomia erkidego baino gehiagotik etorri dira Aiaraldera. Luxua da horrelako parte hartzea eta maila izatea".  Ondorengoa izan da podiumaren osaera:

  1. Iker Diaz (Lobos)
  2. Daniel San Pedro (Lobos)
  3. Ruben Sanchez (Supatravel)

Taldeka, berriz, Supatravel taldea izan da onena Laudion. Horrenbestez, hurrengoa izan da mailoten banaketa:

  • Aimar Quintanak jantzi du Arabako lehenbiziko lasterkariaren mailota.
  • Mikel Sanzentzat izan da mailot zuria, lehen urteko lehenbiziko txirridularia sailkapenean.
  • Alfredo Calzadok eraman du mailot berdea, tartekako esprinten sailkapeneko liderra bihurtuta.
  • Mendiko sailkapenean Daniel Diaz kokatu da aurreneko postuan, mailot gorria eskuratuta.
  • Banakako sailkapen orokorreko mailot horia Andres Steitsifena da momentuz.

Okondon izango da bihar laugarren etapa. Oso gogorra da, aurreikusi dutenez: Okondotik Zuhatzara, Arespalditzara eta Amurriora joango dira lehenbizi; eta Urduñatik Mendeika igarota itzuli beharko dira Okondora. Azkenik, San Roman auzora igo beharko dute, bertan kokatuko baita helmuga. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide