Sutea egon da bart gauean Laudioko Maderas de Llodio enpresan. Arabako Foru Suhiltzaileek eman zuten gertatutakoaren berri, sare sozialen bidez:
Gaur gauean sute bat izan da Laudioko Maderas de Llodio lantegian. Arabako Foru Suhiltzaileak bertan aritu dira sua itzaltzen. https://t.co/EopzDBhNrW pic.twitter.com/n2BkTXJhy3
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) March 20, 2022
Tximinia batean piztu zen sua, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez. Poliziak azaldu duenez, 2:50ak aldera eman zuten egoera konpondutzat. Suhiltzaileak arduratu ziren egoera bideratzeaz, eta ez zen zauriturik egon.