Motor gidari bat erori da gaur 14:30ak aldera, Zumalakarregi etorbidearen 53. eta 59. zenbakien artean. Ibilgailuak kalteak izan ditu eta pertsonak anbulantzia baten beharra izan du.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira tokian eta poliziak han geratu dira garabi batek motorra eraman arte. Osasun profesionalek esku hartu duten arren, Udaltzaingoak ziurtatu dio Aiaraldea Komunikabideari gidaria ondo zegoela.