9:00etan abiatu ziren atzo Ugarteko plazan elkartutako dozenaka mendizaleak, XXII. Udaberriko Mendi Ibilaldian parte hartzeko. Basalarrina eta Ugarte Bizirik elkarteek antolatu zuten ibilaldia, eta Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan sartu zuten.
Arraño eta Garate mendatetik igaro ziren Ermualdera iritsi aurretik. Santutegiaren alboan hamaiketakoa egin zuten, eta Gorostizagatik jaitsiz itzuli ziren herrira.