Ibai eta erreketako usain txarren aurkako neurriak iragarri ditu Laudioko Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 29a, 11:23

Aldaikoerrekako zonaldean sumatu dituzte usain txarrak, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Hiru zonaldetan lokalizatu dituzte arazoak, bizilagunen kexen ondorioz. 

Udaberria hasi da eta geroz eta ohikoagoak bilakatzen ari dira egun beroak. Baina tenperatura igoerek oso bestelako fenomeno bat ekarri ohi dute Laudioko zenbait zonaldetara: ibai ertzetako usain txarrak. 

Gai hori izan zuten hizpide atzo Laudioko Udal Osoko Bilkuran. Omniako kideek galdetu zioten gaiaren inguruan udal gobernuari, eta Joseba Amondok eman zituen hartuko dituzten neurrien berri. 

Zinegotziak azaldu duenez, herriko hiru zonaldetan lokalizatu dituzte arazoak. Urumea kalean dago horietako bat. “Apurketa batek eragin ditu usain txarrak, eta Urbide arduratuko da horiek konpontzeaz. Aste honetan bertan hasiko dira lanean, usain txarrak Jose Arrue kalerantz atera ez daitezen”. 

Virgen del Carmen kaleko usain txarrei dagokionez, etxebizitza berrien promotoreekin jarri da udala harremanetan.  “Lokal komertzialetan dagoen arazo bat da, eta eurek konpondu behar dute”, zehaztu zuen Amondok. 

Horrez gain, Aldaikoerrekako zonaldean ere jaso dituzte bizilagunen kexak, aparkalekuaren zonaldean. “Urbidek esan digu lokalizatuta duela arazoa. Arazo handiagoa da, obra handiago bat ekarriko duena Motxotekale kalean. Ahal bezain laster bideratuko da”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide