Assumpta Serna aktorea izan dute bidelagun La Milagrosako kideek asteburuan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 29a, 18:51

Red de libertad filma proiektatu zuten Laudioaldeko aretoan ostiral eta larunbatean. Horrez gain, ikastetxearen 100 urteetan zehar egondako IGE batzarren bazkaria ere egin zuten. 

Asteburu oparoa izan dute La Milagrosa Ikastetxeko kideek. Hezkuntza zentroaren mendeurrenaren ospakizunean murgilduta daude, eta horri begira antolat utako bi ekintza burutu dituzte ostirl eta larunbatean. 

Alde batetik, Red de libertad filma proiektatu zuten Laudioalde lanbide heziketa ikastetxeko aretoan. Bi aldiz eskaini zuten pelikula, eta bietan izan zuten bidelagun ikus-entzunezko protagonista den Assumpta Serna aktorea. Grabaketaren nondik norakoak kontatu zituen Bartzelonako antzezleak, eta filmeko protagonistaren gaineko hainbat hausnarketa ere plazaratu zituen. Helena Studler erlijiosoaren istorioa kontatzen du lanak. II. Mundu Gerra Frantzian bizi izan zuen Studlerrek, eta nazien kontzentrazio esparruetako presoak askatzeko plan bat garatu zuen. 

Ikasle ohien bazkaria, datorren asteburuan

Zinemaz gain, bazkaria ere izan zuten asteburuan La Milagrosako kideek. Urte hauetan guztietan egondako IGE batzarretako kideak bildu zituzten mahai beraren bueltan. Datorren astean gauza bera egingo dute ikasle ohiekin.

Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta La Milagrosa ikastetxea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide