9:30 – 14:30 // Herriko Plazan eta Aldai eta Alberto Acero plazetan, euskal jaki eta artisautza produktuen eta nekazaritzako makineriaren erakusketak.
Alberto Acero plazan, “Tokiko produktu osasungarri, kalitatezko eta konfiantzazkoen kontsumoa sustatzea gure herrietako biodibertsitatea eta lurralde-oreka zaintzeko”.
Alberto Acero plazan, Vespa Velutina espeziea, hau da, liztor asiarra kontrolatu eta kudeatzeko programaren dibulgazioa egingo da. Tranpak banatuko zaizkie erreginak kontrolatzeko programan parte hartu nahi dutenei.
12:00 // Herri kirolak Aldai plazan, Arabako Herri Kirolen Federazioak antolatuta.
12:00 – 15:00 // Kalejira herriko hainbat kaletan, Bidebietako trikitilarien doinuez.
17:00 – 19:00 // Umeentzako herri kirol eta jolasak Aldai plazan.
19:00 – 20:00 // Jota nafarrak Herriko Plazan, Acordes Navarros taldearen eskutik. Euria egitekotan, Institutuan izango da.
20:15 // Lamuzako Done Petri elizan, Santa Luzia abesbatzaren kontzertua.
20:00 – 21:00 // Kalejira herrian gora eta behera, Ekin Joleak taldearen laguntzaz.
21:00 // Idi-probak udal-probalekuan, Herri Kirolen Lauzaldi Elkarteak antolatuta.
23:00 – 3:00 // Alberto Acero plazan, erromeria Akerbeltz taldearen eskutik. Euria egitekotan, Aldai plazan izango da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.