ARGAZKIAK

Laudioko udal liburutegi berriak ateak zabaldu ditu

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko api. 4a, 21:30

Apirilaren 11tik aurrera erabilgarri egongo da Laudioko Udal Liburutegi berria. Lamuza Parkeko Frontoi Etxean egongo da azpiegitura aurrerantzean, eta zerbitzu berriak eskainiko ditu.

Apirilaren 11n zabalduko ditu ateak Laudioko Udal Liburutegi berriak. Azpiegitura Lamuza Parkeko Frontoi Etxean egongo da aurrerantzean. Ordezkari instituzionalek martxoaren 31n bisitatu zuten kokapen berria. Bertan egon ziren Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusia eta Ander Añibarro Laudioko alkatea, besteak beste. Ate irekiak ere egin izan dituzte asteburuan, herritarrek espazioa ezagutzeko aukera izan zezaten. Gainera, kultur zikloa abiatuko dute herriko idazleekin eta ipuin kontalariekin.

44.000 bolumen hiru solairutan

Hiru solairu erabilgarri izango ditu Udal Liburutegi berriak, eta 40.000 bolumen baino gehiago gordeko dituzte bertan. Beheko solairuan harrera nagusia, eremu digitala, irakurketa-gunea eta ume eta gazteentzako espazioak atondu dituzte. Eguneroko prentsa, aldizkariak eta ikus-entzunezko materiala, umeentzako materiala eta kontsulta-liburuak ere bertan izango dira; baita irakurketa feministen txoko morea ere.

Lehengo eta bigarren solairuek 130 metro koadroko azalera dituzte, eta bietan egongo dira ikasteko eta irakurtzeko guneak. Edukiei dagokionez, helduentzako eleberriak, poesia, antzerkia, saiakerak, biografiak eta komikiak egongo dira lehenengoan. Bigarrenean, ordea, hizkuntzei, oposizioei eta espezializatutako ikasgaiei lotutako materiala egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide