Gaur 15:30ak aldera istripua jazo da A-625 errepidean, Laudioko saihesbidean, hain zuzen. Bi autok eta kamioi batek talka egin dute eta hiru zauritu egon dira ezbeharraren ondorioz.
Horietako bat Galdakaoko ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek. Beste biak, ordea, mutua batean artatu dituzte, Ertzaintzak azaldu duenez.

Hasieran errail bakarra itxi du poliziak, baina gero bietan eten du trafikoa eta ilarak sortu dira Laudion, herriguneraino heldu direnak (goiko argazkian ikusi daitekeen bezala). Ertzaintzak iragarri du berehala erabilgarri egongo dela bidea.
Goiko irudian ikus daitekeen moduan, istripua gertatu den lekutik dozenaka metrora agertu da gurpiletako bat.