Itxialdiaren ostean egin bezala, Laudioko Udalak kultura programa antolatu du aurten ere. Kultudaberria da bere izena eta apirilean, maiatzean eta ekainean ekitaldi sorta ekarriko du. Zerrenda benetan luzea da, baina proposamenen artean, famatuenak dira Zopilotes Txirriaos, Kalakan eta Neomak taldeak. Gorka Aginagaldek ere El txou de Patxi bakarrizketa eskainiko du.
Artista famatu horiekin batera, tokiko sortzaileak ere arituko dira: Lankaietako Lagunak txistulariak, Laudioko Musika Banda, Itxarkundia Dantza Taldea...
Gainera, generoko emanaldiak ere egongo dira, boleroak edota rantxerak entzuteko.
Azkenik, ume eta gazteentzako eskaintza ere prestatu du tokiko erakundeak. Esaterako, gaur Oihan Vegak Ipuin Dantza eramango du Aldai plazara.
Egitarau osoa hemen ikus daiteke:
