Olerki liburua argitaratu berri duzu. Nola aurkeztuko zenuke?
Nire poesia liburua da, hitz jakin batzuekin egindako jolasaren ondorioa da. Jolas horrek espantapájaros, escarcha, camino eta beste hitz batzuk planteatzen ditu erreferentzia gisa esaldiak sortzeko.
Nik hortik sortzen diren ideiak moldatu ditut hitzak baino handiagoa den beste zer edo zer iradokitzeko. Horregatik deitzen dut poesia.
Idazlea ez ezik, musikaria ere bazara. Ezberdintasun handia dago olerkien eta musikaren artean?
Inspiratzen nauena argi bera da, poesian irudiekin egiten dut amets, musikan emozioekin, baina beti sustraitu nahi dut bizitzaren funtsean, eta zailena izaten da, hori, oso gauza erraza dela gestionatzea.
Musikarekin alderatuta, gai ezberdinak jorratu dituzu liburu honetan?
Gaiak ez nau arduratzen poesian. Gauzen erlazioak bai ordea, eta zein moduan esaten diren gauzak ere bai, hor pertsona dago, hori inporta zait, azken finean, hor ematen da ametsen gauzatzea.
Nik musika instrumentala egiten dut azken boladan, agian horrek adierazten du hobekien zein lotura mota bilatzen dudan artearekin.
Beste Igor Arzuaga bat topatuko du irakurleak liburuan edo musikariaren luzapena da olerkia?
Beste Igor bat naiz, baina ni aurkituko nauzue.
Zergatik erabaki zenuen olerkian sartzea buru-belarri?
Hitza baino harago doa poesia. Poesia begietan dago, eta nik bizi nahi dut. Gustatzen zait poetika hitza, poesia baino gehiago. Horrela praktika bat bilakatu daiteke, batzutan estilo deitzen duguna, eta horrek laguntzen nau. Batzuetan gauzen egia bilatzen dut eta mundu koloretsua nahiko nuke.
Zein da zure asmoa behin liburua argitaratu duzula? Aurkezpena egingo duzu?
Nire gurasoei dedikatuta dago.
Aurkezpenak egingo dituzu?
Ez daukat elkarrizketa askorako gogorik, promozioa eta guzti hori. Jendeak esaten du saltzen jakin behar dela, baina nik idatzi nahi dut.