Faktorian arituko da ostiral honetan -apirilak 22- Mikel Urdangarin bakarlari gasteiztarra. Oholtza gainean igarotako 25 urteak ospatuko ditu kontzertu berezi batekin. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta honezkero salgai daude sarrerak Faktoria.eus atarian.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du. Honezkero zabalik dago parte hartzeko aukera esteka honetan, eta ostegunean -apirilak 21- jakinaraziko da irabazlearen izena.
Urdangarinek martxoaren 5ean eskaini behar zuen kontzertua Faktorian, baina, osasun arazoak tarteko, atzeratu behar izan zuen. Orduko hartan Aiaraldea Komunikabidearekin mintzatu zen, kontzertuaren aurreikuspenez eta bere ibilbide artistikoaren inguruan: