2022/04/22 20:30

Kontzertua

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Mikel Urdangarinek 25 urte daramatza musikagintzan. Gehienetan melodiak eta letrak sortzen ditu bere abestietarako; zenbaitetan beste idazle ezagun eta lagunak dira hitzak maileguan idazten dizkiotenak. Eta beti bera mikrofonoaren aurrean, bere kantatzeko estilo propio eta bereziarekin. Zalantzarik gabe, bere ahotsa berezia eta bakarra da.
25 urte hauetan zehar ahots horrek bilakaera sakona izan du eta egun askoz aberatsagoa da. 
Mikel Urdangarinen musika beti da opari belarrientzat eta baltsamo arimarentzat. Bakarlari zein taldean, formato ezberdinetan agertzeko gaitasuna dauka, gitarra zein pianoarekin.
Urdangarinen kanta ugari gure bizitzetako soinu banda bilakatu dira. Herri baten soinu-memoriaren zati dira. Bakarlari bezala eskaintzen dituen kontzertuetan, kantautore zornoztarraren errepertorioaz beste modu batean gozatzeko aukera ematen du, esperientzia berezi bihurtuz.

Bazkideentzako sarrera: 10 €
Ez-bazkideentzako sarrera: 12 €

AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide