2022/04/26 17:15

Haurrentzako jarduera

'Zorionak Marimotots!'

'Zorionak Marimotots!'
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo duela hiru urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.  

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

Izena emateko azken eguna: apirilak 24, domeka. PREZIOA:  bazkideak 8,5 euro/pertsona –  Ez-bazkideak  10 euro/pertsona

*Etorriko diren kide guztiek izena eman behar dute. Haur zein helduek berdin ordaintzen dute


Zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi 722 22 75 32 telefono zenbakira (Julene)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide