Apirilaren 19tik 22ra, 'Udaberrileku' bilakatu du Kirikiño Atseden Taldeak Ugarte auzoko baratzean. Hamaika jarduera egin dituzte partaideek eta hezitzaileek.
"Jolasak, txangoak eta euripean jolasteko hamaika ideia izan dituzte hizpide egunotan Kirikinoren baratzearen bueltan elkartutako lagunek", azaldu dute sare sozialetan. Argazki guztiak aisialdi taldearen atarian dituzte ikusgai.
Igandean izango dute hurrengo zita: liburu eta landare truke azoka egingo dute Kirikiñoko basoan eta ortuan. Bestalde, lore lehorrekin eskulana egitea proposatu dute euren webgunean.