Laudio Atletismo taldeak barne mailako topaketa egin du asteburuan klubeko lasterkari gazteekin. Hain zuzen, Gasteizko Mendizorrotzako kirol pistetan egon dira elkar indartzen. "Laudioko Atletismo Taldeko kontzentrazio-astea, karga, ikaskuntza eta esperimentazio astea...", adierazi dute sare sozialetan elkarteko kideek.
Horrez gain, Lizarrako herri lasterketan zein Estibalizko igoeran hartu dute parte senior mailako korrikalariek. Gainera, laugarren sailkatzea lortu zuen Koldo Ayestak: "Ezin genuen Koldo Ayestaren 4. postua alde batera utzi gaur goizean Estibalizko igoeran. 15K, oso zorrotza. Animo Koldo!".

Argazkiak: Laudio Atletismo Taldea