ARGAZKIAK

Andere Abesbatzaren kontzertuarekin hasi dituzte Gardeako jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 3a, 15:30

Gardeako elizan kontzertua eskaini du Andere Abesbatzak, auzoko jaien testuinguruan. Arloteak ere kantuan aritu dira gizarte etxean. Asteburuan pilatuko dira Gardeako jaien egitarauko ekintza gehienak.

Andere Abesbatzak kontzertua eskaini du gaur goizean Gardeako parrokian. Modu horretan eman diete hasiera 2022ko Gardeako jaiei. Hainbat udal ordezkari egon dira kontzertuan. Horren ostean, Arloteek kantuz girotu dute gizarte etxean egindako hamaiketakoa.

Egitaraua asteburuan

Laudioko Udalak egitaraua prestatu du aurtengo Gardeako jaietarako. Asteburuan burutuko dituzte jarduera guztiak. Ostiralean Santa Kurutz Bola Sari Handia jokatuko dute auzoko bolatokian, 18:00etatik aurrera.

Larunbatean bola txapelketarekin jarraituko dute goizean. Padel txapelketa ere ospatuko dute kirol-gunean 11:00etan, eta 13:00etan tenis klase irekiak eskainiko dituzte. Eguerdian kalejira egingo du San Roke Musika bandak Bide Zaharretan zehar.

Haurrek ere izango dute dibertitzeko aukera. 17:00etan Galtzagorrik buruhandiak aterako ditu kalera, eta 18:00etan txokolatada egingo dute. 18:30etan  DJ Kakutsen musika jartzaileak haurrentzako diskodantza zuzenduko du. Egunari amaiera emateko, Hodei Magoak adin guztientzako ikuskizuna eskainiko du.

Igandean itxiko dute jaien egitaraua. Lankaietako Lagunek kalejira egingo dute goizeko lehen orduan auzoa musikaz esnatzeko. Itxarkundiak dantza emanaldia eskainiko du 12:00etan. Blle & Blue orkestrak agurtuko ditu jaiak, 18:00etan gizarte etxean eskainiko duen kontzertuan.

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide