"Aste honetan goiztiarrak izan gara. Ostegunean 5.000 metroekin hasi ginen Durangon, Gaizka Herrerok marka bikaina lortuz". Hala jakinarazi dute sare sozialetan Laudio Atletismo Taldeko kideek. Dena den, ez zen proba pozgarria izan guztientzat: Tomas Lasok lasterketa utzi behar izan zuen, "lesio txiki bat izan zuen eta errekuperatzera doa".
Bestalde, atletismoko proba ugaritan lehiatu dira Laudio Atletismo Taldeko gazteak: diskoan, 100, 300, 400, 1.000 eta 1.500 metrotan. "Atleta askok euren markak hobetu dituzte, eta besteak Espainiako taldekako txapelketarako sailkapena lortzen saiatzen ari dira".
Udaberrian ez du etenik izango Laudio Atletismo Taldearen jardunak. Ohiko txapelketaz gain, 10K Herri Lasterketa antolatuko dute ekainaren 5ean:
