Asteartean hasi ziren Gardeako jaiak. Alabaina, ekitaldi gehienak asteburuan izango dira. Larunbata kirol saioekin hasi dute. Izan ere, 10:00etatik aurrera, Santa Cruz Bolatoki Sari Handia jokatu dute gazte, senior zein femina kategorietan. Eguerdian, aldiz, teniseko klase irekiak antolatu ditu Laudio Tenis Klubak, hainba talde antolatuta adinaren arabera. Horrez gain, I. Padel Misto txapelketaren sailkapen faseak egin dituzte; 21:45era arte luzatuko direnak.
Umeentzat, berriz, puzgarri eta ponpa tailerrak egon dira goizean, baita joku erraldoiak ere. Gainera, arratsaldean, buruhandiekin lasterka egiteko aukera izan dute gazteenek, eta txokolate janarekin indarberritu dira ondoren. Egunari amaiera emateko DJ Kaktsu eta Hodei magoaren ikuskizuna egongo dira.