Maiatzaren 14an, larunbata, Espaniako Estatuan herri galdeketa gauzatuko dute jakiteko herritarrek nahiago duten monarkia edo errepublika eredua. Estatuko Errepublikaren Aldeko Plataformak antolatu du egitasmoa eta Araban ere izango du isla.
Hain zuzen, esparru arabarrean bost tokitan jarriko dituzte mahaiak boza emateko; lau Gasteizen egongo dira eta bosgarrena, aldiz, Laudion. Zehazki, Lamuza plazan egongo da kokalekua eta 11:00etan abiatuko da bozketa epea, 15:00etan bukatzeko.
Antolatzaileek adierazi dute jakin badakitela galdeketaren emaitzak ez direla lotesleak izango, baina adierazpidetzat jo dute ekimena. Izan ere, erabakitzeko eskubidea ezinbestekotzat jo dute eta azpimarratu dute 1978ko konstituzioko bozketan egun bizi den jende askok ez zuela parte hartu. Horrez gain, nabarmendu dute hitzordu horretan ez zela errepublika eta monarkia artean hautatzeko aukera eskaini.