Bueltan da Ugarteko Futbito Torneoa

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mai. 11a, 12:39
Jende ugari erakarri ohi du torneoak. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 25era arte egongo da izena emateko emateko epea, eta 30ean hasiko dira partiduak. 

Pandemiaren etenaldiaren ostean, bueltan dago berriz Ugarteko Futbito Torneoa. Maiatzaren 25era arte egongo da izena emateko epea, eta 30ean hasiko dira norgehiagokak. Bost kategoria egongo dira guztira: Alebinak, Infantilak, Kadeteak, Jubenilak eta Seniorrak. Kategoria bakoitzean izena ematen duen talde kopurua jakin ondoren osatuko dira partiden egutegiak, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Izena emateko Patxirekin harremanetan jarri behar da, 646138849 telefonoaren bidez. Ugarteko kioskoko langilea da Patxi, eta bera arduratu da azken urteetan txapelketa antolatzeaz, beste hainbat bizilagunen laguntzarekin. 

Talde bakoitzak kuota bat ordaindu beharko du, balizko istripuentzako asegurua ordaintzeko. Hauek dira kuoten zenbatekoak kategorioaren arabera:

  • Alebinak: 80 euro
  • Infantilak: 80 euro
  • Kadeteak: 100 euro
  • Jubenilak: 130 euro
  • Seniorrak: 160 euro

Ia 40 urteko historia

Laudioko kirol proba mitikoenetako bat da Ugarteko Futbito Txapelketa. 1984. urtean du jatorria. Ugarteko San Inazio kuadrillak antolatu zuen lehenbiziko aldiz. 1987. urtean utzi zitzaion antolatzeari, harik eta 1992an auzoko bi bizilagunek (Tino eta Kikok) ekimena euren gain hartu zuten arte. Ordutik hona ospe eta garrantzia nabarmena hartu du probak. Ellakuriko igerilekuak gertu daudela baliatuta, gazte asko bertaratzen dira norgehiagokak ikustera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide