Nola hasi zinen rapa egiten?
Lagunekin hasi nintzen, guztiok bezala, parkean edo jolastokian, taldeetan bertsoak egiten. Hasieran txantxetan eta gero serioago.
Zerbait grabatu duzu?
Nik Youtuben zenbait abesti plazaratu dut. Lehen talde batean aritzen nintzen, baina banandu ginen eta norbera bere kabuz doa, baina harremana daukagu. Taldea Cuatro Barras zen.
Zenbat kontzertu eman dituzu?
Laudioko Gaztetxean egindakoa izan da lehenengoa. Cuatro Barrasek eman zuten, baina ni ez nintzen egon. Urduri negoen, baina guztia ematera joan nintzen.
Zein da zure erreferentzia musikan?
Ezin dizut bat zehatza esan. Gustu oso zabala daukat eta ez dakit nondik hasi. Denetarik entzuten dut eta ezin dizut esan zeinekin hasi nintzen musikan.
Zelan ikusten duzu eskualdeko rap giroa?
Finean, gure adinekoak gara guztiak. Noizbait kanpoko batekin batzen gara, baina gure artean egiten dugu dena.
Zeintzuk dira zure proiektuak?
Ez daukat ezer pentsatuta, egia esanda. Bideoklip pare bat dut eta listo. Abesti eta bideoklipen bat gehiago ari naiz prestatzen, baina patxadaz.
Nola deskribatuko zenuke egiten duzuna?
Entzule bakoitzak modu batean ikusten du. Niretzat ihesbidea da. Idazten hasiz gero, denbora hegan doa. Gero, idatzitakoa rapeatzen baduzu, animoak gora egiten du, bereziki, triste bazaude.
Niretzat zaletasun hutsa da. Primeran legoke noizbait honi esker bizitzea, baina momentuz patxadaz hartzen dugu.
Itxialdian gehiago sortu duzue?
Egia esanda, itxialdian nahikotxo idatzi nuen. Ez zen aspertzen nintzelako, nahiz eta denbora betetzeko egiten nuen. Zerbait arraroa izan zen, ezin dut deskribatu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!