Gorobel Crossfitek AEFAT elkartearen aldeko jaia egingo du maiatzaren 21ean

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 13a, 22:00

Gardeako auzunean kokatutako boxak ataxia telangiectasia ikertzeko dirua batuko du. Horretarako txapelketa, txosna, kontzertua eta zozketa antolatu ditu.

Gorobel Crossfitek bere III. urteurrena ospatuko du laster eta horretarako elkartasun ekimena egingo du maiatzaren 21ean. Zehazki, 09:00etatik 15:00ak arte euskal crossfit boxen arteko txapelketa izango da.

Horrez gain, Golden Covers taldeak kontzertua eskainiko du eta txosna eta zozketa ere egongo dira. Tiketak erosteko 667 521 542 telefonora deitu ahal da. Gaur bertan barne txapelketa egin dute.

Ideia gimnasioaren bezero batek izan zuen. Izan ere, ataxia telangiectasia duten umeen aulki gurpildunak bultzatzen ditu maratoietan, kirol probetan parte har dezaten. Gauzak hala, elkartasun ekimenera batzea proposatu zien Gorobel Crossfiteko kideei.

Gaixotasun arraro horren alde hainbat ekintza sustatu dira eskualdean, batzuk kirolari lotuta eta beste batzuk jaiari. Ataxia telangiectasiari aurre egiteko ez da tratamendurik existitzen eta jatorri genetikoa du. Bere eraginaren ondorioz, gainbehera fisiko handia pairatzen dute gaixoek berehala eta bederatzi urterekin aulki gurpilduna erabiltzeko beharra dute. AEFAT elkartera bideratuko dute lortutako dirua, hainbat aldiz egin den moduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide