Larrialdiko zerbitzuko langileek kutxa batean sartu dute erle talde gehiena, eta euren artean erregina zegoen. Hori ziurtatu ondoren, suhiltzaileek pozoia bota dute etxebitzako leihoaren ingurutan, geratu diren animaliak aldentzeko. Erlezain baten esku utzi dituzte kutxan sartu dituzten intsektuak.