ANDONI AGIRRETXE

"Tenisa eta hizkuntzak dira Udako kanpusaren ardatza, euskaraz izanik ingelera ere lantzen baita"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 18a, 13:40
Andoni Agirretxe -eskuman- tenis klubeko zenbait kiderekin. / Aiaraldea.eus

Tenisa, ingelera eta kirol anitzak uztartuko ditu Laudioko V. Tenis Summer Camp ekimenak. Ekimenaren xehetasunak eta helburuak azaldu ditu Andoni Agirretxe sustatzaileak.

Ingelera eta tenisa uztartuko ditu, besteak beste, Laudioko Udako tenis kanpusak. Udalekuen izena V. Tenis Summer Camp da: "Helburua kirola eta tenisa Laudion eta Aiaraldean sustatzea da. Tenisa frogatzeko aukera bikaina da, urtean zehar zailagoa baita eskolan parte hartzea, topera gaudelako. Beraz, tenisaren inguruan galdetzen duten neska mutilentzako aukera oso ona da udan tenis udalekuetan parte hartzea". 

Andoni Agirretxe Laudioko Tenis klubeko kidea ari da prestaketetan, batik bat. Bosgarren aldia da ekimena antolatuko dutena, eta parte hartzea "goranzkoa da", erantsi duenez: "Aurreko urtean plaza guztiak bete ziren zenbait asteetan". Partaide kopurua mugatua da, eta horregatik 5 txanda aurreikusi dituzte, ekainaren 27an hasiko dira, eta uztailaren 29an bukatuko dute.

Tenisa eta ingelera ardatz

Tenisa eta ingelera dira ekimenaren osagai nagusiak. "Txandakako kanpusa da, non haurrek tenisa edo mini-tenisa egiten duten, adinaren arabera", zehaztu du. Hala ere, beste kirol batzuk ere frogatzen dituzte. Ariketen artean daude ginkanak, ur jarduerak eta abar. "Ondoren, ingelerako klasea ematen da modu ludiko batean. Beraz, esan genezake tenisa eta hizkuntzak direla kanpusaren ardatza. Dena den, hizkuntza jariokorra euskara denez, kanpusa hirueleduna da".

Agirretxeren ustetan, oso aukera ona da tenisarekin lehen kontaktua izateko. "Esango nizueke haurren eta irakasleen artean sortzen den familia giroa bakarra eta oso berezia dela. Haur guztiek urteetan zehar errepikatzen dute, harreman hurbilaren eta ikaskuntza esanguratsuaren aldeko apustua egiten baititugu".

Interesdunek laudiotenis.com webgunean eman behar dute izena, eta izen-emate fitxa campuslaudiotenis@gmail.com helbidera bidali beharko dute ondoren. Izen emate ordena baliatuko dute parte hartze onarpena berresteko.

May be an image of Pertsona 1, standing eta text that says 'V. LAUDIO TENNIS SUMMER CAMP TALD TENNIS INGLES MULTIDEPORTE Inscripción: www.lau DATAK ORDUTEGIA PREZIOA DESKONTUA 27/06-01/07 9h00 14h30 120 Astea 10% Dto 04/07-08/07 ADINA / aste primer herman@ 11/07-15/07 16 urte 280€/ Hiru aste 20% Dto 18/07-22/07 LEKUA EXTRAS segundo herman@ 25/07-29/07 Gardeako Servicio de madrugadores semana Polikiroldegia extra según disponibilidad consultar en a web. El precio incluye: Equipa Información; 695 776 630 iketako, transporte seguro de'

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide