ARGAZKIAK

Laudioko bost apaiz omendu ditu Cosecha del 48 elkarteak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 19a, 14:01

Ciriaco Molinuevo, Angel Maria Navarro, Jose Antonio Goitia, Javier Angulo eta Jose Mari Garcia omendu dituzte gaur Lamuzako parrokian egindako ekitaldian.

Jende ugari elkartu da gaur Cosecha del 48 elkarteak Laudioko San Pedro parrokian egindako ekitaldian. Bertan Laudioko bost apaiz omendu dituzte, Laudioko herriarekin izandako harreman estua eskertzeko. Ciriaco Molinuevo, Angel Maria Navarro, Jose Antonio Goitia, Javier Angulo eta Jose Mari Garcia izan dira omendutako apaizak, guztiak 80 urtetik gorakoak eta Laudioko kristau-komunitatean ibilbide luzea egindakoak.

Cosecha del 48 elkarteko kidea den Juan Carlos Pinedo apaizak gidatu du bost apaizei eskainitako panegirikoa eta aurretik egindako meza. Omendutako apaizak "Vatikano II. Kontzilioko semeak" direla goraipatu du Pinedok, eta balioan jarri ditu eliza katolikoak 1960ko hamarkada hasieran hartutako erabakiak: "Herritarrekin batera kristau-komunitatea sendotzera igaro ginen".

Omendutako apaizek "gizarte justuago bat eraikitzeko" egindako lana ere azpimarratu du Pinedok: "Bakoitza egoki uste zuen arloan, gizarte hobe bat izan dute ortzimugan: euskal kultura sustatzen, hizkuntza, pertsona migranteekin lanean, prekarioenekin..."

Panegirikoaren ostean diplomak banatzeari ekin diote Cosecha del 48ko kideek. Osasun arrazoiak tarteko Ciriaco Molinuevo eta Angel Maria Navarro ezin izan dira ekitaldira bertaratu, baina oso presente izan dituzte bertan elkartutako senide eta lagunek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide