Larunbatean Gasteizko Arriaga Kiroldegian jokatu zuten Laudio Eskubaloiko kimuek Arabako Kopako finala. Corazonistas izan zuten aurrez aurre eta lehenengo zatian emaitza parekatua izan zen. Ordea, bigarren zatian Arabako hiriburuko taldeak gol abantaila lortu zuen eta saria berarentzat izan zen.
Laudioko klubeko arduradunek, edonola ere, nabarmendu dute denboraldi amaiera pozik egoteko modukoa izan dela, asko hobetu baitute hilabete hauetan.

Bestalde, senior taldeak 2, mailara igotzeko partida jokatu zuen ere asteburuan, eta galdu ondoren, hurrengo fasera igarotzeko aukerarik gabe geratu dira.