Sugarrak klubaren asteburua ospatuko dute eta, gainera, Junior taldeak Final Fourra jokatu du

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 25a, 08:00

Sugarrak taldeko kadeteak. / Sugarrak

Sugarrak taldeak saskibaloi denboraldiari amaiera emango dio asteburuan Granja Udal Kiroldegian. Ospakizunaren erdian Junior taldeak Arabako 1. mailako Final Fourra jokatuko du.

Sugarrak Weekend ospatuko dute maiatzaren 28an eta 29an Laudioko udal kiroldegian, klubaren jaia. Bi egun horietan klubeko talde guztiek jolastuko dute. Larunbatean 9:30ean mutilen kimuek eta nesken benjaminek jokatuko dute, 11:00etan nesken kimuek eta mutilen benjaminek eta 12:30ean nesken eta mutilen haur taldeek neurtuko dituzte indarrak.

Final Four

Arratsaldean Arabako Junior kategoriako 1. mailako Final Fourra hasiko da. Sugarrakeko taldeak lortu du finalerdietan sartzea, eta ez da erronka erraza izan.

Junior taldeak Final Fourra jokatuko du Sugarrak Weekend ekimenaren erdian 

Berez, abenduan Arabako Junior kategoriako 2. mailako txapeldunak izan ziren eta igoera lortu zuten horrela. Nahiz eta berriak izan 1. mailan, laudioarrek laugarren postua eskuratu dute ligaxkan eta Final Fourra etxean jokatuko dute. Alegia, 18:00etan izango da partida Araberriren kontra. Garaipena lortuz gero, finala izango lukete igandean.

Aipatzekoa da nesken Junior taldeak ere lortu zuela Arabako Final Fourrean egotea.

Igandean

Igande goizean jarraituko dute Sugarrakeko taldeen arteko lehiek. 10:00etan nesken junior taldeak jokatuko du, 12:00etan nesken kadeteek eta 16:00etan senior kategoriako gizonezkoak eta emakumezkoak egongo dira aurrez aurre.

18:00etan helduko da asteburuko korolarioa, Final Fourreko finalarekin.

Aipatutakoaz gain, zozketak eta urdaiazpikoaren saskia ere antolatuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide