Itxaso Escondrillas atleta laudioarra omenduko dute bihar Alonsotegin

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 26a, 15:42

Itxaso Escondrillas Laudion. / Aiaraldea.eus

Munabi Kirol Klubak Alonsotegiko Herri Krosa aurkeztuko du bihar. Baina, hori baino lehen, Itxaso Escondrillasen eta Sandra Sevillanoren ibilbideak omenduko dituzte.

Alonsotegiko Munabi Kirol Klubak ekitaldia deitu du biharko. 18:30ean hasiko da herriko udal liburutegian eta helburu bikoitza izango du. Alde batetik, Itxaso Escondrillas atleta laudioarraren lorpenak goraipatuko dituzte. Izan ere, Escondrillas Europako txapeldunordea izan da aurten 1.500 metroko proban, Master kategorian.

Javi Muñoz Munabiko presidenteak azaldu du omenaldi horrekin aitortu nahi dutela lasterkariaren ibilbide luzea kirolaren esparruan. Horrez gain, balioa eman nahi diote Portugalen eskuratutako azken dominari, amatasunarekin uztartu baitu Escondrillasek, "horrek dakarren guztiarekin", adierazi du Muñozek.

Laudioarrak ez ezik, Sandra Sevillano Guerra bizkaitarrak ere jasoko du aitortza. Izan ere, emakumezko hori Europako Ultra Sky txapelduna izan zen iaz. Horren ostean, Alonsotegiko Herri Krosa aurkeztuko dute. Berez, lasterketaren zein omenaldiaren sustatzailea Javier Muñoz izan da, duela urte batzuk Laudio Atletismo Klubaren presidente izandakoa. Begoña Beristain kazetariak egingo du ekitaldiaren aurkezpena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide