Jardunaldiak egin ditu Larra Bustingintzak bere 40. urteurrena ospatzeko. Erakusketa atondu dute Laudioko Kultur Etxean, elkarteko kideek eginiko hainbat zeramika piezekin. San Roke kofradiaren pare bat ontzi ere egon dira ikusgai esposizioan.
Atzo inaguratu zuten erakusketa, eta asteburuan zehar egon da ikusgai. Gaur arratsaldean, aldiz, hitzaldia eskaini du Blanca Gomez de Segurak. Dozenaka lagun bertaratu dira Zeramikako Euskal Museoko zuzendariaren hitzak entzutera.