San Roke jaietako kartel lehiaketak baditu finalistak: 4 kartel daude helduen kategorian eta 18, aldiz, haurrenean.
Laudioko Udalak ekainaren 5era arte ireki du bozketa-epea. Udalerrian erroldatutako pertsonek eta NANa dutenek soilik eman ahalko dute botoa, hiru modu hauetakoren bat baliatuta:
- Udalaren webgunea.
- Laudio Berrikusi app-a.
- Udaleko atarian dagoen kupoia betetzea eta udaletxera eramatea, goizeko ordutegian.