Ane Aldayturriaga Bizkaiko txapelduna izan da 3.000 metroko oztopo-lasterketan

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 31a, 07:10

Ane Aldayturriaga Durangon./ A. A.

Laudioarra jatorriz, Ane Aldayturriaga Bizkaiko Txapelketan gailendu da asteburuan Durangon. Lehenengo aldiz parte hartu zuen diziplina horretan eta erraz irabazi zuen.

Nagusitasun osoz irabazi zuen Ane Aldayturrigak asteburuan Bizkaiko Txapelketako 3.000 metroko oztopo-lasterketa. Aldayturriaga Laudio Atletismo Klubeko kidea da, Bilbon bizi arren: "Laudiokoa naiz, baina ama eta biok Bilbora etorri ginen bizitzera duela urte batzuk. Hala ere, Laudioko taldean nabil eta Ellakurin entrenatzen dut", argitu du atletak.

Berez, lasterkariak lehenengo aldiz parte hartu zuen asteburuan diziplina horretan: "Orain arte krosean eta 1.500 metroko probetan lehiatu naiz. Esaterako, Euskadiko 7. sailkatu nintzen pandemia baino lehen krosean".

Hala eta guztiz ere, Aldayturriagak argi zuen irabazteko aukera handia zuela larunbatean, kategoria absolutuan, gainera. Izan ere, bere markarekin ez dago oso pozik laudioarra: "Nire marka ez da onena izan, 13:30. Lasterketako erritmoa oso motela izan zen nire gusturako, eta horren ondorioz ia erori nintzen. Bigarren kilometrotik aurrera erritmoa bizkortu nuen eta beste guztiak atzean utzi nituen. Inork ez ninduen jarraitu eta hori nabaritzen da".

Garaipenaren ostean, Euskadiko Txapelketan arituko da asteburu honetan. Hitzordu horretan ez dauka garbi irabazteko aukerarik ote duen: "Ez dakit nork parte hartuko duen, ezta zein markak egiten dituzten. Hortaz, podiumean banago, nahikoa. Horrez gain, nire helburua da marka hobetzea eta Espainiako Txapelketan lehiatzeko eskubidea izatea horri esker".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide