Laudio Eskubaloi Taldeko 8 jokalari hautatu dituzte Arabako Selekzioarekin jokatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mai. 30a, 17:27

Izaro Sastre hautatu dute selekzioan aritzeko, besteak beste. / Laudio Eskubaloi Taldea

Datorren larunbatean arituko dira jokalari gehienak Euskal Herriko Txapelketan.

Asteburu biziak izango da hurrengoak Laudio Eskubaloi Taldeko kideentzat, klubeko 8 jokalari hautatu baitituzte Arabako Selekezioarekin aritzeko. "Euskal Herriko Txapelketan arituko dira. Datorren larunbatean izango dira norgehiagoka guztiak, Infantilen kategoriakoa izan ezik", azaldu du Ruben Sanchez Martinezek, "Kadete kategoriako neskek Lezon jokatuko dute, Jubenil mutilek Oiartzunen eta Kadete mutilek Pasai Donibanen".

Hauek dira hautatuak izan diren jokalariak:

  • Endika Marleza (Haur maila) 
  • Izaro Sastre eta Danel Fernandez de Zuazo (Kadete maila) 
  • Arkaitz Lopez, David Lopez, Gorka Grande, Xabier Palomero eta Adrian Chacon (Gazte maila) 

Horrez gain, Sanchezek nabarmendu du Endika Guerrero dela Jubenil mutilen hautatzailea. "Gure Senior taldeko jokalaria eta Gazteen taldeko entrenatzailea ere bada". 

2. maila nazionalaren igoera fasean aritu da Laudioko Senior taldea maiatzean, baina ez du lortu maila igotzea ezta finalera sailkatzea. "Hori dela eta, bukatutzat eman dugu denboraldia", azaldu du taldeko kapitainak. Klubeko eskubaloi eskolak, aldiz, txapelketa batzuk jokatuko ditu hurrengo asteetan. "Aste honetan Zallan arituko dira, eta hurrengo asteburuan Oyonen". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide