Buru osasunaren aldeko Geurea areto-futbol ligaren finala jokatuko da Laudion ekainaren 10ean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 31a, 18:19

Buru osasuna eta kirola uztartuz, hainbat egitasmo antolatu ditu ASASAMek azken urteetan. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 10ean, La Granja kiroldegian, jokatuko da buru osasuna lantzen duten elkarteen Geurea areto-futbol liga. Buru osasunak ezarrita duen "estigmaren" aurka borrokatzeko egitasmoa dela azaldu dute antolatzaileek.

Areto-futboleko Geurea Ligak Laudion agurtuko du denboraldia, datorren ekainaren 10ean. Buru Osasuna jorratzen duten elkarte eta eragileen arteko futbol liga da Geurea, eta Atheltic Fundazioaren laguntzaz, hamar futbol taldek parte hartzen dute bertan.

Aurten ASASAM elkarteak du finala antolatzeko ardura, baina elkarte gehiago dira ligaren atzean aritzen direnak; hala nola, Osakidetzaren Buru Osasun Sarea, Argia Fundazioa, Eragintza Fundazioa, AVIFES elkartea eta Arrasateko San Juan de Dios ospitalea.

"Geurea Liga kirol jarduera integratzailea da" azaldu dute ASA,SAM elkartetik, "garrantzitsua da aipatzea ariketa fisikoa eta kirola tresna terapeutiko gisa erabiltzen direla, kirol-trebetasunak hobetzeko, bizi-ohitura osasungarriak garatzeko eta eguneroko bizitzako tresnak indartzeko". Bide horretan, buru osasunak ezarrita duen "estigmaren" aurka borrokatzeko egitasmo bezala ulertzen dute ekimena antolatzaileek.

Finala La Granja Kiroldegian

Ekainaren 10ean 10:00etan hasiko dituzte jarduerak Laudioko La Granja kiroldegian. Taldeei harrera egin ostean, erakusketa partida jokatuko du Geurea Ligako selekzioak La Milagrosa ikastetxeko ikasleen aurka. Ligako finala, aldiz, 11:30ean jokatuko da, eta behin sailkapena ebatzita, sari banaketarekin itxiko dute egitaraua.

Egun guztian zehar, Irati Morales abeslariak kantuz girotuko du kiroldegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide