2022/06/05 19:30

Antzerkia

Ivanka

Ivanka
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

“Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen.

Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”.

Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri da. Erosi sarrera hemen.


Fitxa artistikoa

Ivanka: Irati Agirreazkuenaga

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga

Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide