Larunbateko jardunaldian hiru partida jokatuko dira guztira, bi goizez eta bat arratsaldez, eta igande goizean beste bi. Bertan izango dira probintzia bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea eta iazko Euskadiko txapelduna. Izan ere, larunbat arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Arabako egungo txapeldunak aldi bereko partidak jokatuko ditu 15 pertsonarekin.
Nolanahi ere, federatuta dagoen edozein jokalarik hartu ahal izango du parte. Ekitaldiak 10:00etan hasiko dira. Jarduerak Laudioko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren laguntza du.