Ricardo Barkalak Athleticeko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Laudion

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 2a, 17:04

Ricardo Barkalak bere burua aurkeztu du Athletic Clubeko presidente izateko. / www.athleticgeuria.eu

Egun Bilboko Portuaren Agintaritzako burua dena Laudiora bertaratuko da bihar, Athletic Clubeko bazkide zein jarratzaileekin hitz egitera. 

Ekainaren 24an San Mames Barriak lehenengo aldiz hartuko ditu Athletic Clubeko presidente izateko hauteskundeak. Hautagaien artean Ricardo Barkala egongo da. Hedabideetan gehien agertu den presidentegaia Bilboko Portuaren Agintaritzako burua da eta aurretik EAJko alkateordea izan da Bilboko Udalean, eta baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politiken Sailburuordea ere.

Bihar Laudioko Kultura Etxea bisitatuko du 19:30ean, Athletic Clubeko zale eta bazkideekin solasaldia izateko. Izan ere, bere hautagaitzak, Geuria-k, abalak jasotzeari ekin dio, hori baita lehenengo urratsa futbol erakundearen gidaritza eskuratzeko.

Zentzu horretan, bulegoa ireki du zerrendaburuak Bilbon eta zenbait ekitaldi antolatu ditu bere hautagaitza sustatzeko. Barkalak ez du zehaztasun gehiegirik eskaini momentuz bere proiektuari buruz, hortaz, aukera izango dute jarraitzaile zurigorriek galderak zuzenean egiteko. Nabarmentzekoa da orain arte izandako agerraldi guztiak Bizkaian egin dituela (Bilbo, Bermeo, Getxo eta Basauri) eta Laudion gauzatuko duela Arabako bere lehenengo hauteskunde egitasmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide