Bermutaren Ibilbidearen ostean, Junifesta helduko da Laudiora gaur bertan

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 3a, 07:05

Haitzulo Barrik irabazi du Bermutaren I. Ibilaldia. / APILL

Asteburu honetan garagardoa eta gastronomia alemaniarra eskainiko dute Laudioko hainbat tabernek. Horrez gain, Orkresta Elektrotxarangak girotuko du herria bihar 20:00etatik aurrera.

APILL elkarteak berriki amaitu du Bermutaren I. Ibilbidea, Haitzulo Barriren garaipenarekin, gainera. Atsedena hartzeko tarterik gabe, Laudiok beste ekimen bat izango du gaur eta bihar: Junifesta. Oktoberfest alemaniarraren arima herrira ekarrita, 24 tabernek garagardo bereziak eskainiko dituzte eta beste batzuek, gainera, errezeta alemaniarrak prestatuko dituzte.

Garagardoaren ibilbidean parte hartzen dutenen artean zozkatuko dituzte Municheko Oktoberfestera joateko bi bidaia, bisita gidatuak La Salve eta Laugar Brewery garagardo fabriketara eta garagardo sortak. Horretan parte hartzeko ibilbidearen orria bete eta APILLeko egoitzan utzi behar da.

Bestalde, garagardoak dastatzen dutenen artean bisitak eta edari sortak irabazteko aukera ere egongo da. Horretarako, tiketa Laudio Berrikusi app-era igo beharko dute.

Laudio On

Horrez gain, APILLek Laudio On kanpaina abiatuko du abuztuaren 31ra arte. Tarte horretan, herrian elkarteko bazkide diren dendetan 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dutenek aukera izango dute horien tiketak Laudio Berrikusi aplikaziora igotzeko. Sariak, guztira, 6.400 eurokoak izango dira eta garrantzitsuena izango da 2.000 eurokoa. Irabazleak diru hori gastatu ahalko du hautatzen dituen establezimenduetan irailaren 15ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide