'La cena de los idiotas' obra taularatu zuen atzo Kasinoan Oihalak Zabaltzen herriko taldeak. Umorea du ardatz antzezlanak, jendarteak pertsonak gutxiesteko joerak ditu hizpide komediak.
Laudioko aktoreek ordu eta erdiko emanaldia eskaini zuten guztira, bi aldiz. Izan ere, 18:30ean izan zen lehenbiziko saioa, eta 20:30ean bigarrena.
Ordu eta erdiko emanaldi umoretsua eskaini zuten Laudioko Oihalak Zabaltzen taldeko kideek
Ohi gisa, jendetza batu zen aretoan, eta ikusmira handia piztu zuen lanak. Izan ere, herriko jendeak antzezten du obra, eta harrera beroa jaso zuten partaideek ikus-entzuleen partetik.
34 urte bete ditu antzerki taldeak, eta urtero taularatzen du herriko partaideekin landutako obra, Aitor Urkijoren gidaritzapean. Hain zuzen, berak egokitua da antzerkirako testu bertsioa, jatorrizko lana Le diner de cons film frantziarra bada ere, 1998. urtean ekoitzia.