Buru osasunaren aldeko areto-futboleko Geurea Ligak Laudion agurtu du aurtengo denboraldia. Finalaz gozatzera La Granja kiroldegira bertaratu dira txapelketan parte hartzen duten talde guztiek.
Aurtengo edizioko antolakuntzan ASASAM elkartea aritu da buru-belarri Osakidetzaren Buru Osasun Sarearen, Argia Fundazioaren, Eragintza Fundazioaren, AVIFES elkartearen eta Arrasateko San Juan de Dios ospitalearen laguntzarekin. Athletic Fundazioak ere bere alea jarri du txapelketan; hala nola, jokalariei ekipazioa eskainiz. Hain zuzen ere, Maria Angeles Arbaizagoitia ASASAMeko presidentearena izan da ohorezko sakea egitearen ardura.
Lagun arteko partida
Lagunarteko partida batekin hasi dute gaurko kirol-goiza. La Milagrosa ikastetxeko ikasleak Geurea Ligan parte hartzen duten jokalarien selekzioaren aurka aritu dira. Ikusle ugari bertaratu dira futbol partidez gozatzera, eta Irati Morales abeslariak kantuz girotu du kiroldegia.