Belaunaldi ugaritako hockey jokalariak bertaratu dira gaur goizean Gardeako zelaira, urteroko jai egunaz gozatzera. 10:30ean ekin diote egitarauari, umeentzako jolas eta ariketekin, eta 7 laguneko partidekin.
Arabako Federazioak antolatzen du Hockey Eguna urtero Laudioko Gardeako zelaian
12:00etan mokadua izan dute, eta 13:30ean sari banaketa. Hala, luntxarekin eman diote amaiera aurtengo edizioari. Ohikoan ez bezala, ez da bazkaririk egin, baina horrek ez du egungo eta lehengo hockey jokalariak elkartzea eragotzi.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Hector Borge Chozas