Festa egin zuten atzo Latiorro Ikastetxean, ikasturteari amaiera emateko. Rakatapla elkartekoek prestatu zuten bazkaria, eta jendetza batu zen familia giroan egunaz gozatzeko. Besteak beste, saltxitxak zein izozkiak jateko guneak egokitu zituzten, baita oholtza eta ginkana jolasak ere. Horrez gain, tonbola egin zuten gurasoek, makina bat produktu zozketatuz.