Xakea sustatzeko helburuarekin makina bat jarduera antolatu ditu asteburuan Laudioko Xake elkarteak. Larunbatean hasi zen Euskadiko emakumeen txapelketa, eta gaur emango diote amaiera. Bien bitartean, baina, zaletuentzako partidak eskainiko ditu herriko eragileak. Besteak beste, Arabako txapelduna ere bertaratu zen arratsaldean. Antolatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, belaunaldi ugaritako jokalariak batu dira: "10. mahaian bi emakumeen artean 75 urteko diferentzia zegoen".
Lamuza parkeko kasinoan jokatu da norgehiagoka: lehiaketa areto nagusian izan da, eta zaletuen partidak eraikineko goiko solairuan; hots, terrazan. Ekimenari amaiera emateko, 14 urtetik beherakoentzako txapelketa egon da gaur goizean zehar.
Argazkiak: Laudioko Xake Taldea