Atzo iluntzean lehertutako ekaitzak sutea eragin zuen Ermualderako igoeran. Lekukoen esanetan, zarata handia entzun zen tximistak eragindako leherketaren ondorioz. "Ke asko ikusten zen Isasi auzotik", zehaztu diote Aiaraldea Komunikabideari. Arabako Suhiltzaileen sare sozialetan zabaldu dituzte gertaeraren irudi batzuk. "Tximistak izaten dira basoetako suteen eragileak", zehaztu dute. Bideo honetan ikusi daiteke atzoko tximistak Ermualden (Laudio) eragindako sua:
Sutea eragin zuen tximista batek atzo Ermualderako igoeran. @BomberosAraba ko kideek itzali zuten: https://t.co/iRFx6ytHcb
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 12, 2022