Urtero gisa, enkantea egin dute gaur eguerdian Aretako Kultura Etxean. Barruan egin dute subasta eta jende ugari hurbildu da parte hartzera. Antolatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, 35 lote banatu dituzte herritarren artean. Gozoak, sukalderako tresnak, arropak... Orotariko produktuak egon dira saltzeko mahaian. Saski bat zozkatu dute bertaratutako guztien artean.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Unai Llano Anda