Latiorro auzoko Andaluziar Etxeak Rozio Eguna antolatu du asteburuan. Larunbat goizean gazpatxo eta igel-joko lehiaketa egon ziren, besteak beste. Horrez gain, untxia, tortila eta plater libreko txapelketa ere izan zuten bertaratutakoek. Arratsaldean, berriz, Algarabia taldearen emanaldia eta Angel del Tororen kontzertua izan ziren protagonista. Igandean izan zen festa egun nagusia. Zaldi eta guzti egin zuten erromeria Latiorro auzoan barrena, eta mezaren ondotik luntxa burutu zuten.
Argazkiak: Andaluziar Etxea