Gaurko zegoen ezarria Laudioko Gaztetxearen aurkako huste agindua. Dozenaka lagun bildu dira gaur goizean gune autogestionatuaren sarreran, horren aurka protesta egiteko. Goizeko hamarrak arte egon dira bertan. Orduan, Lamuza kalera atera dira, eta kateekin itxi dituzte parkeko bi ateak.
Errepidea moztu dute kideek. Institutu aurrean egon dira lehenbizi, eta Zumalakarregi etorbidera mugitu dira gero. Manifestariek ordubetez moztu dute herriko zain nagusia den bidea. Ertzaintza euren aurka oldartu da azkenean. Hainbat gazte zauritu dituzte poliziek, borrekin jota.
Horrez gain, ertzainek gertatzen ari zena jasotzen ari ziren bi kazetari indentifikatu dituzte. Horrez gain, gazte bat mozal legearekin mehatxatu dute, kargaren unean irudiak grabatzeagatik.
Elkarretaratzea arratsaldean
Gaztetxeko kideek azaldu dute elkarretaratzea egingo dutela arratsaldean, gertatutakoa salatzeko. 19:00etan jarri dute hitzordua, Herriko plazan:
Gaztetxearen hustutzea eta zipaioen bortizkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dugu gaur 19:00etan Herriko Plazan. pic.twitter.com/asSwHj7MjC
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 13, 2022