ARGAZKIAK

Gaztetxearen hustutzea eta goizeko gertakariak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko eka. 13a, 21:03

Laudioko Gaztetxeko kideek deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute Laudioko Herriko plazan. Espazio autogestinatuaren 20 urteko historiarekin amaitu duen hustea eta Ertzaintzaren karga salatu dituzte.

Jende ugari elkartu da Laudioko Gaztetxeko kideek gaur arratsaldean Laudioko Herriko Plazan deitutako mobilizazioan. Gogor salatu dituzte espazio autogestionatuaren 20 urteko ibilbidearen amaiera eragin duen hustea eta goizeko Ertzaintzaren kargak: "20 urte igaro dira lehenengo belaunaldi batek gaztetxea martxan jarri zuenetik, eta gaur, guri tokatu zaigu espazio horren azken defentsa".

Izan ere, Laudioko Udalak horrela aginduta, gaurko zegoen ezarria Laudioko Gaztetxea behin betiko husteko data, eta horren kontra protestatzeko Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako gazteak batu dira lehen ordutik Lamuza Parkean: "Bertara inor ez zetorrela ikusirik, protesta herriko kaleetara  hedatzea erabaki dugu", azaldu dute Gaztetxeko kideek, "Lamuza Parkeko ateak itxi eta gero Zumalakarregi etorbideraino eraman dugu protesta, bertako trafikoa ordubetez itxiz".

Une horretan Ertzaintza trafikoa geratzen ari ziren gazteen aurka oldartu da, zenbait zauritu eraginez:

Udalaren huste aginduak ez zuen desalojorako data eta egun zehatzik adierazten, Gaztetxeko kideek azaldutakoaren arabera. Hori dela eta erabaki dute protesta ekimena gauzatzea."Udalaren asmoa hustute isilpean gauzatzea izan da, baita espazioaren defentsa ahalik eta gehien zailtzea ere. Data eta ordu zehatzik ez izateak militantziaren ahultzea bilatzen du; zehaztu gabeko hustearen zain egoteak espazioaren defentsa baldintzatuko lukeelako" nabarmendu dute arratsaldeko elkarretaratzean, eta honakoa gaineratu dute: "testuinguru horretan, gaztetxearen ohiko jarduera aurrera eramatea ezinezkoa bihurtzen da eta praktikan espazioa hustuta geratzen da".

Laudioko Udal gobernua jo dute gaur goizeko gertakarien erantzule zuzentzat. Hitz emandakoa ez betetzea eta negoziaketa prozesu baten erdian prozedura administratibo bat abiatzea leporatu diote, "desalojoa gauzatzeko erabakia mantenduz".

Aurrera begira

Laudion gaztetxe bat egotea "berebiziko garrantzia" duela aldarrikatu dute arratsaldeko elkarretaratzean: "Dei egiten dizuegu gaztetxearen aldeko borrokan parte hartzera, gure beharrizanak asetuko dituen espazioa lortu arte".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide