Egun bakarrekoak izango dira San Joan Astobitzako jaiak aurten

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 16a, 07:00

Gaueko hamarretan piztuko dute sua. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 23an egingo dira ekintza guztiak: haurrentzako jolasak, buruhandiak, sua, dantza emanaldia eta erromeria.

Bi urteko etenaldiaren ostean, datorren astean ospatuko dira San Joan Astobitzako jaiak, Laudioko izen bereko baselizaren inguruetan. Aurreko urteetan baino egitarau xumeagoa prestatu dute antolatzaileek, ekainaren 23an -osteguna- pilatuko baitituzte ekintza guztiak. 

18:30ean hasiko da giroa Larrazabal auzoan. Kirikiño aisialdi taldeak umeentzat jolasak egingo ditu, eta Galtzagorri kultur elkarteko kideak buruhandiekin igoko dira zelaira. 22:00etan piztuko dute udari ongi-etorria egiteko sua, eta Akelarre dantza taldearen erakustaldia egongo da jarraian. Erruki erromeria arduratuko da gaua girotzeaz, 22:30etik aurrera.

Jaiak egun bakarrera mugatzearen arrazoiak azaldu dituzte antolatzaileek. Pandemiaren ostean jai batzordea jende aldetik nahiko ahul geratu dela aitortu dute. "Horregatik erabaki dugu aurtengo jaiak 22ko gauera mugatzea, jendea erre ez dadin, eta jai batzordea apurka-apurka indartzen joan dadin". Hala ere, ohiko edari eta janari eskaintza mantendu dutela gaineratu dute. 

Horri lotuta, jaiak "auzolanean" antolatzen dituztela nabarmendu dute. Horregatik, garrantzitsutzat jo dute jai batzordera jende gehiago batzea, hurrengo urtean ohiko formatua berreskuratu ahal izateko. Posta elektroniko helbide bat jarri dute, jaien antolakuntzan parte hartu nahi duen ororen eskura: sanjoanastobitzakojaiak@gmail.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide